Instalazioak
Olabetarrak
Landa aterpetxea eta baserria
2016tik, maitasunez berriztu dugu Olabe baserria ingurua eta espazioa gozatzeko tokia sortuz.
GURE PODCASTA ENTZUN
Galdera arruntak
Donejakue bidean dago Olabe?
Ez. Nahiz eta dirudi “Donejakueren Iparraldeko bidea” kostaldetik igarotzen dela, Olabetik barrualdera ordu erdiko kotxez dago. Gainera, Gernikatik gertu (Mendatan), Olabe izeneko beste auzo bat dago, ez dena gure aterpetxearekin nahastu behar.
Gosaria barne dago?
Ez, baina sukalde handia eta modernoa dago bisitarientzat erabiltzeko. Kafea, kafe deskafeinatua eta tea bai eskaintzen ditugu zuentzat.
Toialak & oheko maindireak barne daude?
Oheko maindire guztiak bai eta dutxako eskuoihalak eskuragarri daude eskatuz gero, baina hondartzako/igerilekuko eskuoihalak ekarri mesedez.
Aterpetxearen erabilera esklusiboa al dugu?
Aterpetxeak 6 logela ditu (32 ohe). Gurekin zuzenean harremanetan jarriz gero, aterpetxe osoa erreserbatzeko aukera dago eta kasu horretan, zuk eta zure taldeak aterpetxe osoaren erabilera esklusiboa izango duzue. Bestela, sukaldea, bainugelak eta ekintza-gunea beste gonbidatuek ere erabil ditzakete. Komun guztiak barrutik itxi daitezke pribatutasun handiagoa lortzeko, noski.
Aterpetxe osoa erreserbatu daiteke?
Bai, eta prezio bereziak eskaintzen ditugu, zuri eta zure taldeari aterpetxe osoa erabiltzeko aukera emanez. Deitu zuzenean edo bidali mezu elektroniko bat erabilgarritasuna egiaztatzeko.
Gau bakarrerako erreserbatu al dezaket?
Sentitzen dugu baina ez. Gutxieneko egonaldia 2 gaukoa da.
Parking-a ba al dago?
Bai, aterpetxearen goikaldeko sarreran, 12 autoentzako aparkaleku pribatu eta doakoa dago. Bizikletak gordetzeko edota kargatzeko aukera ere badago.
Kanping dendan edo furgonetan ahal dot lo egin?
Ez. Olabe aterpetxe gisa erregistratuta dago, ez kanpin gisa. Aparkalekua aterpetxeko bezeroentzat da. Hala ere Ean eta Lekeition badaude autokarabanak aparkatzeko tokiak, baina ez Bedaronan.
Non erosi dezaket janaria?
Denda txikiak daude Ean eta Ispasterren eta supermerkatu handiagoak Lekeition eta Gernikan. Kontutan hartu igandeetan eta jaiegunetan itxita egoten dira dendak. Ea Olabetik 15 minutuko oinez dago basoan zehar, baina itzulera aldapa gora doa, beraz, 30 minutu planifikatu beharko dituzu.
Sartzeko/Irtetzeko ordutegia zein da?
- Sarrera 17:30etik 21:30era bitartean da, eta komeni da zure iristeko ordu estimatua mezu bat bidaltzea, ongietorria emateko prest egon gaitezen.
- Irteera 11:00ak baino lehen da.
- Ordutegi horretatik kanpo beste ordu batean sartu edo irten behar baduzu, gutxienez iritsi baino 2 egun lehenago geuri abisatu mesedez eta antolatuko gara.
Nire maskota ekarri al dezaket?
Ez. Aterpetxeaz gain, Olabe baserria da. Hemen eta inguruan, ardiak, txerriak, oiloak, behiak, ahuntzak eta artzain-txakurrak ditugu, eta ezin ditugu gure kontrolpetik kanpo dauden beste animaliarik onartu.
Zarata egin al dezakegu?
Olaberen ezaugarri onenetako bat bere lasaitasuna da. Aterpetxea izan arren, gure familia-etxea ere bada eta inguruan auzokideak ditugu. Gauez zarata erraz hedatzen da, beraz, mesedez, zarata ahalik eta txikiena izan dadila 22:00etatik aurrera kanpoan eta 00:00etatik aurrera barruan. Eskerrik asko zuen ulermenagatik.
Kokapena
Laguntza-programa: Leader 2023






























